XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hola, etorri nintzenean, gurasoen etxea saldua zegoen, nere anaia Tom New Yorken eta mutikoa sei oin lurren azpian, orduan, lana bilatu nuen eta liburu saltzailea izatea Tomen lagun bati esker erdietsi nuen; hau egia zen.

Predikari bati bezala aditzen zidan neskak eta segitu egin nuen; nere ustez, bere gurasoek ez zutela gure ezkontza onartuko erran nion, ez baitzuen oraindik ere hogei urte.

Bete berriak zituen eta gurasorik gabe bizitzen ahal zen.

Baina nik diru gutti irabazten nuen.

Neskak dirua neronek zintzoki irabaztea nahiago zuen, seguraski bere gurasoen gustokoa izanen nintzen eta Haitin edo beraien plantazioetako batean lan interesgarriago bat emanen zidaten.

Ni, bitartean, orientatzen saiatzen nintzen eta, azkenean, Dexekin etorri nintzeneko errepidera agertu ginen.

Momentuz, nere lanarekin segituko nuen, eta neska hurrengo astean etorriko zitzaidan bisita egitera; Hegoaldera joan eta inork ez molestatzeko toki batean zenbait egun pasatzeko konponduko ginen, eta, gero, ezkondurik itzuliko ginen eta ziri borobila izanen zen.

Louri erranen ote zion galdegin nion; baietz erantzun zidan, baina ez elkarrekin egindakoaz, eta, horretaz berriz mintzatzean berotzen hasi zen.

Zorionez iritsiak ginen.